Baztan-Bidasoa
Turismoa Elkartearen eskutik, eta Baztango Udalaren laguntzarekin, Lan Gaua ekimena eginen da zazpigarrenez.
Aurten, lehenengo aldiz, Baztanen.
Datorren azaroaren
9an, larunbatean, ilargiaren argipean eginen den ibilaldia izanen da Lan Gaua, eta kontrabandoan aritutako
gizon eta emakumeak omentzea du xede.
Aurtengoan, kontrabandoan
aritutako emakume baten testigantzak eta pasadizoak jasoko dira eta,
honela, Urruska etxeko Joxepi Miurak berak bizitutako anekdotak kontatuko ditu.
Ibilaldia
Elizondoko Beartzun auzotik abiatu eta Balaun eta Berderizen barna ibili
ostean, Beartzunera itzuliko da, guztira, hamar kilometro eginez, hiru orduko
iraupenez.
Izen ematea
azaroaren 7ra bitarte egin daiteke, 948 592323 edo 608 544 800 telefonoetara
deituz, edo info@baztan-bidasoa.com
helbidera idatziz.