Txokolatada Olentzerorekin Gaztetxean



Gabonak heldu dira eta Baztango Gazte Asanbladak haurrendako “Olentzero” filma proiektatuko du, abenduaren 22an, datorren igandean, Gaztetxean, 17.00etan.

Filmaren ondotik txokolatada izanen da. 

Filma eta txokolatadarekin batera, hausnarketa ttipi bat egiten saiatuko dira haurrekin, eguberrietako gehiegizko kontsumoaren harira.

Beraz, guraso eta umeek ez duzue aitzakiarik ez hurbiltzeko bertara. Ziur ondorio interesgarriak atera ahal direla hausnarketa horretatik.