Euskara eskubidea, ni más ni menos

euskara eskubidea ni mas ni menos bilaketarekin bat datozen irudiak

Nafarroa osoan eta irakaskuntza maila guztietan euskaraz ikasteko trabak izaten jarraitzen dugu gaur gaurkoz: Haur eskoletan, ikastetxe publikoetan, unibertsitatean... Asko dira haien seme-alabak euskarazko ereduetan heziak eta ikasiak izatea nahi duten gurasoak, bai eta euskarazko irakaskuntza jaso nahian dabiltzan ume eta gazteak. Zoritxarrez, ordea, euskarafobiak bere adierazpen gordinenean hezkuntza sistemari eragiten dio, aisialdiari,hedabideei zein kulturari.

Euskaldunon hizkuntza eskubideak Nafarroan etengabe urratzen ari diren garaiotan, euskara gure hizkuntza eta gure bihotza badelako gure hizkuntza eskubideen babesean, larunbatean hitzordu garrantzitsua dugu Iruñean,  arratsaldeko 17:00etan, Golemetik “Euskara eskubidea, ni más ni menos” lelopean abiatuko de manifestazioan. Parte hartu!