Filmin: euskarazko lehen streaming kanala

Resultado de imagen de filmin eus


Filmin-ek euskarazko lehen streaming (internet bidez egiten den bideo eta soinuen banaketa) kanala estreinatu du. Bertan fikzioak, dokumentalak eta haurrentzako filmak euskaraz, euskaraz bikoiztuta edo euskaraz azpititulaturik topatu daitezke: www.filmin.es/canal/filmin-euskaraz helbidean.

Momentuz, aukeran dauden lanen artean Koldo Almandoz-en “Oreina”, Telmo Esnalen “Dantza”, Roberto Castonen “Ander” edo Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren “Loreak” filmak daude.

Dokumentalen artean, Oier Aranzabalen  “Margolaria” eta Josu Martínezen “Jainkoak ez dit barkatzen”; baita “Gure Oroitzapenak”, Joseba Sarrionandiaren obran oinarritutako film kolektiboa ere.

Haurrentzako zinemari dagokionez, Mark Osborne-ren “Printze Txikia” edo “Dragoi Bola” film bikoiztuak, zein Juanba Berasategiren “Nur eta herensugearen tenplua” edo Gorka Sesmaren “Pixi Post eta opari-emaileak” animaziozko filmak.

Filminen asmoa gero eta titulu kopuru handiagoa eskaintzea da. Laster, adibidez, Golem banatzaileak Espainian estreinatutako zenbait europar film ospetsu izango ditu eskuragarri, euskal azpitituluekin.

Filmin Euskaraz ez da pelikula eta serieak eskaintzen dituen plataforma honen lehen antzeko ekimena. Aurretik, katalanez edukiak eskaintzen dituen FilminCAT sortu zuten, 20017an.  

Generalitatearen laguntzari esker sortua, gaur egun katalanez hitz egiten duten, bikoiztuta edo azpititulatirk dauden 3.000 titulu baino gehiago aurkitu daitezke bertan.