Kultur sorkuntza eta landa eremuko dinamikak


Gaur egungo landa-ingurunean diharduten gizarte eta lurraldeetako dinamiken inguruan kultura-ekoizpenak egiten duen paperari buruzko azterketa kritikoa egiteko gonbidapena da  "Kultura eta landa eremuko dinamizazioa" solasaldia.

Azken hamarkadetan, hiritartze prozesuak goitik behera aldatu du nekazaritzaren eta landa-eremuen egoera -eta baldintza-, beste eszenatoki bat ezarri du, non, landa-eremuen eta hiriaren arteko harremanak konnotazio berriak bereganatzen dituen.

Koordenada berri horiek ulertzea ezinbestekoa da nekazaritza eta landa eremuetako kultura- menderakuntza historikoa iraultzeko eta horretarako estrategiak izateko. Era berean, lurraldean transformazio-tresna gisa ulertutako edozein kultura-proiekturen aukerak eta mugak aztertzeko beharrezkoa da.

Landa eremuko kultura esku-hartzeari buruzko gogoeta honetan beraz,  gonbidatu hauek izanen dira: Katixa Dolhare (Ezpeleta, Bordeleko Unibertsitatean literatura garaikidearen ikertzailea), Antton Luku (Amikutze, idazlea eta antzerkigilea), Mikel Ozkoidi (Iruñea, Nafarroako Kultura Departamentua), Nerea de Diego (Iruñea, Uharteko Arte Garaikideko Zentroa), Xabier Erkizia (Lesaka, Soinumapa, AudioLab…), Marc Badal, Jo ala Jo Kultur Taldeko kide bat.

Ekimena otsailaren 12an burutuko da, 19.00etan, Arizkungo Gamioxarrean eta antolatzaileen artean Baztango Udala eta Jo ala Jo daude.