"Euskal Herria eta Herri Boterea" gogoeta taldea pasa den urte bukaeran sortu zen eta, bertan, Euskal Herri osoko kideak daude bildurik, militantzia ibilbide antzekoak dituztenak. ARGIAn plazaratu dute beraien lehen artikulua, Eragileen plazan hain zuzen, eta horrela jarraituko dute hamabostean behin idatziak argitaratzen, "guztion artean puzzle kolektibo aberasgarria eta anitza osatze bidean".
Berean asmoa da beraz, botereaz, zapalkuntzaz eta emantzipazioaz hausnartzea, "eta horrekin batera, gogoeta kolektibo honen erdian dagoen Herri Boterea kontzeptuan sakonduz: izaera, ulertzeko moduak, ezaugarriak, formulazio posibleak....".
Lehen artikulua Idurre Etxabek idatzi du, herria eta boterea kontzeptuak landuz: https://www.argia.eus/plaza/herri-boterea-eh-gogoeta-dinamika/herriaz-eta-botereaz-zenbait-apunte