Nerea Iturriria: "Emakumeak behar bezala baloratzeko ordua da"


Nola heldu gara hona? Saguzarrek dute errua?

Agian natura bera da gainetik kendu nahi gaituena …

Gerran gaude?

Beti gaude gerran baina ez dut uste birusarena gizakiok sortutakoa denik.

Zein eragin izaten ari da, pertsonalki?

Egoera hunek bildurre baino harridura sortarazten dat. Egunerokoari martxa hartu diot  baina nere barnera beiretzeko eta pentsamenduak berplanteatzeko aukera bezala bizitzen ari naiz, zer den inportantea eta zer ez, materialki zein guti behar duten zoriontsu bizitzeko …

Pandemia honek denoi berdin eragiten digu?

Ez,  garbi dago osasunaren aldetik adinekoak direla kaltetuenak, hauek dire zaurgarrienak (hitz hau pandemia hunekin zautu dut). Ekonomikoki autonomoak errango nuke.

Jardun esentzialek, gehienek, emakume aurpegia dute. Zer adierazten du horrek?

Ordua dela emakumeak behar bezala baloratzeko.

Baztanen zer egoera uzten ari da pandemia?  

Kolpe latzena Elizondoko zahar etxeak hartu du, negozio pribatua eskuetan lehertu zaie, lehenago ere hainbertze estutzen bazituzten langileak orain animeleko presiopean ariko dire … eta kaltetuenak noski egoiliarrak (hitz hau ere orain zautu dut).

Baztanen nola egin aurre pandemiari? 

Bertze tokietan bezala, masifikazioak saihestuz eta distantziak errespetatuz. Sen onez jokatuz, baratzeak landuz, mendire ganez, errekan bainatuz …

Gizarte hiperkonektatu baten aztarnak ugaritu dira. Interneten topatuko al dugu elkar?

Internetek leihoak ereki dazkigu gauza aunitzetako eta aukera berriek man  etxetik lan iteko, harremantzeko … baina jendiakin aurrez aurre egotiak eztu zerikusirik.

Egoera honen aurrean, borroka da …

… tokatzen zaigune. Langileon borroka, emakumeon borroka, pribatuaren kontrako borroka, berdintasunaren aldeko borroka …

Liburu baten irakurketa gomendatuko al zeniguke. Zergatik?

Ez dute pandemiarekin zerikusirik baina, aspaldi, gazte denboretan, Pako Aristiren Kcappo, Tempo di tremolo eta Irene, Tempo di Adagio irakurri nituen eta, berriki, berriz gustura irakurri dut lehena. Irakurterrazak dire eta burue bertze zerbaitetara gaten zaizu.