Nola heldu gara hona? Saguzarrek dute errua?
Ez,
saguzarretatik birusa etorri dela ez dut ezezkorik erranen baino errua dudarik
gabe gizakiarena da.
Gerran gaude?
Gerran ginen,
gerran gaude eta seguraski gerran segituko dugu.
Zein eragin izaten ari da, pertsonalki?
Ikasle bezala
ordenagailuari konektatua egotea ez da gauzarik ederrena naturaren inguruan
ikasten ari zarenean, eta ez da eraginkorrena ere.
Horrez gain,
bakardadea, lagunen falta, sozializatzeko aukerak,... anitz agertzen dira
konfinamendu hontan.
Pandemia honek denoi berdin eragiten digu?
Argi dago ezetz.
Desberdintasun anitz daude, hasteko, arriskuko jendea ahulagoa da eritasun eta
neurrien aitzinean. Ahalmen ekonomikoaren arabera aukera desberdinak ditugu babesteko
edo neurriak hartzeko eta horrela zapalketa guzietan.
Jardun esentzialek, gehienek, emakume aurpegia
dute. Zer adierazten du horrek?
Jardun esentzial
gehienak zaintza lanak dira eta zaintza lanak feminizatuak dira hortaz, ez dire
baloratzen, baino orai ikusten da hoiek duten inportantzia.
Baztanen zer egoera uzten ari da pandemia?
Autonomo eta denda
edo lantegi ttipien egoera txarrera doa. Lanean ari direnen lanak anitz
murriztu direlako eta lanean ari ez direnek diru sarrerarik ez dutelako.
Baztanen nola egin aurre pandemiari?
Batetik segitu orai
arte konfinamenduan egin dugun bezala; elkartasunez, elkar lagunduz eta
komertzio ttipietan eta bertako produktuak kontsumituz. Bertzetik osasun
zerbitzu duin eta oso bat lortuz, baliabide nahiko izanen dituena jendea ez
kutsatzeko eta kutsatuak ongi zaindu eta sendatzeko.
Gizarte hiperkonektatu baten aztarnak ugaritu dira.
Interneten topatuko al dugu elkar?
Garai hauetan bai
bertze aukerarik ez dagoelako baino hau akitu eta gero espero interneta pixket
baztertzea eta jendea herriko plazan, ostatuetan eta kanpoan ikustea.
Egoera honen aurrean, borroka da …
Gauzak lortzeko
bide bakarra. Borrokarik gabe etxean isilik gelditzen bagara ez digute deus musutruk
emanen eta gu isilik bagaude boterea lasai eta gustura dago.
Liburu baten irakurketa gomendatuko al zeniguke.
Zergatik?
Ibrahima Balde eta
Amets Arzallusek idatzitako Miñan
liburua denek leitu beharreko liburua dela iruditzen zait. Afrikatik etortzen
direnek bizi dituzten egoera gogorrak arras ongi kontatzen dituelako.