Pandemiaren garai
gordinaren erdian hainbat baztandar elkarrizketatu eta beren kezka, iritzi eta
proposamen biltzeko ekimena martxan izan du Arranbelak azken asteotan. Guztira
26 elkarrizketa egin ostean, ekimenari amaiera ematea dagokigu orain. Hainbat
iradokizun, proposamen eta lehentasun bildurik geratu dira eta, horregatik
guztiarengatik, esker mila parte hartzeko zuen prestutasuna agertu duzuen
guztiei. Ederra izan da guretzat zuen ekarpen eskuzabala jasotzea.
Pandemiak aurrera jarraitzen
du eta baztandarrek ere aurrera egiten asmatuko dute, ziur. Elkarrizketek
zerbaiterako balio izan badute, Arranbela pozik, beti ere herritarren eskutik
bidea egiten.