Gaur, Toni Rico
historialari valentziarraren “La línea invisible” telesailari buruzko artikulu
interesgarri hau gomendatzen dugu, euskaraz.
Errelatoaren lehia
hain garrantzitsua bilakatu den denboretan, ETAren sorreraren inguruko telesail, dokumental eta pelikulak agertzen
eta areagotzen hasi dira.
Telesail honetan zehazki
ETAren sorrera Txabi Etxebarrietaren figuraren bitartez aurkezten zaigu. Toni
Ricoren iritziz, telesailak ez du nazioarteko testuingurua kontuan hartzen, eta
fenomeno isolatu bezala agertzen du. Telesailak mahai gainean jartzen dituen
topiko eta leku komunak ere deseraikitzen saiatzen da: ETAren sorreraren
motiboak, elizaren papera, frankismoaren errepresio gordina, eta abar.
Halako telesailak liburu on batzuk ondoan izanik begiratzeko gonbita luzatzen digu bukaeran.
Irakurri euskaraz hemen.