Bizikleta
mugikortasun bulkatzeko nahiarekin Izterpeko MatxinaDa abiatu zuten atzo
Baztanen. Eguneroko bizitzan harat honat mugitzeko bizikleta goraipatzeko
ekimenean txirrindulari tropel kozkorra bildu zen. Elizondoko eta Elbeteko karriketan ibili
ziren atsaldeko 19:30ean abiatu zen ekimenean.
Lehendabiziko hitzordu honetarako soinu-orgattoa prestatu zuten, bizikleta bati lotua eta, horrela, musikaz lagundurik giro ezin hobean ibili ahal izan ziren.
Lehendabiziko hitzordu honetarako soinu-orgattoa prestatu zuten, bizikleta bati lotua eta, horrela, musikaz lagundurik giro ezin hobean ibili ahal izan ziren.
Klima larrialdi
egoeran eta geroa inoiz baino gehiago kinkan dagoen honetan bizikleta
eraldaketarako tresna eta jarrera bezala aldarrikatu nahi izan zuten, lurreko
tenperaturaren igatea gelditzeko deus egiten ez bada gureak eginen duela
ohartaraziz.
Hemendik
aitzinerat hilabetean behin hitzordua eginen dute, hirugarren asteko
ortziralean. Lehendabiziko hitzordua Elizondo-Elbete inguruan egin bada ere,
ondokoetan bertze herrietarat hedatu nahiko lukete.