Argazkia: Ondikol.
Baztango Gazte Asanbladak ekimen berri bat martxan paratu du, sasoi honetarako ere arras aproposa izan daitekeena: etxean erabiltzen ez diren arropa, tresna, joku, cd... edo besterik izanez gero, beste norbaitek erabilera eman diezaion Gazte Asanbladaren esku uztea litzateke asmoa. Horrela, urte akabaila bitarte, ortziralean, 18.00etatik 20.00etara, gaztetxean bilduko dituzte ekarritako material guztiak, ondotik, Eguberri aldera edo, bigarren eskuko azoka bat egin ahal izateko. Animatu!