Haiengatik, guztiongatik


Azaroaren 25aren harirat, Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, Baztango Udaleko Berdintasun Batzordeak, bertze kolektibo eta Udaleko sail batzuen laguntzarekin, hainbat ekimen antolatu dira, jarraian aipatzen direnak:

Azaroaren 22an, igandean, Aldatzen laguntzen antzerki taldea Iruritako Gizarte Bilgunean izanen da, arratsaldeko 19.00etan. 

Azaroaren 25ean, asteazkenean, 12.00etan elkartaraztea, Elizondoko Foruen plazan. 17.00etan bestalde, haurrentzat ikuskizuna izanen da Arizkunenea Kultur Etxean , Tdiferencia taldearen eskutik: "Printzesa edo igela, nire aukera". Jende kopurua mugatua izanen da eta beraz, izena eman behar da telefonoz: 689035078. 

Abenduaren 9an, haurdunaldi subrogatuaz mahai ingurua eginen da, Oihana Etxebarrieta, Maite Asensio eta Josebe Iturriozen eskutik. Moderatzailea: Miren Mindegia. 19.00etan, Arizkunenean.