Elizondoko udalak, aho batez, Francisco Joaquin Iriarte zahar etxekol angileak aurkeztutako mozio propasamena onartu zuen. Plenorat langile talde bat hurbildu egin zen baldintza duinak exijituz eta mozioari babesa adieraziz.
Jarraian onartu zen mozioa pasatzen dizuegu:
Fco Joaquín Iriarte Zaharren egoitzako langileok COVID-19aren bigarren olatuaren bueltan ezohiko egoeran gabiltza, martxoan izan zen bezala orain ere bai.
1.- 2020ko ekainaren 1ean IDEAko burua den Rafael Sanchez Ostizek, Mª Carmen Maeztu Eskubide Sozialetako kontseilariarekin eta LARESko ordezkaria den Eduardo Mateorekin eskainitako prentsaurrekoan “eska daitekeenaren gainetik, ezohiko egoera honetan artatutako pertsonei ahalik eta bizi-kalitate onena emateko “ langileen dedikazioa eta ahalegin pertsonala azpimarratu zituen.
Eskatzen dugu Osoko Bilkura honek publikoki onartu dezan, (prentsa ohar baten bidez, edo Osoko Bilkuraren ordezkari bezala, Alkatearen adierazpen publiko baten bidez), zahar etxeko langileen esfortzua, dedikazioa eta inplikazioa. Gaur den egunean, horrelako aitortzak, eman diren kasu murritzetan guttiengo batzuen aldetik, eremu pribatuan eman direlako Baztanen eta behin ere ez eremu publikoan.
2.- Jakina da adinekoen zaintzan lan egiten duten pertsonen lan baldintza egokiak, ezinbertzeko zutabea direla, zaintza hori behar bezala gauzatu dadin ziurtatzeko. Jakina da ere hemen ordezkatuak dauden talde politikoak Patronatoko kideak direla.
Beraz eskatzen dugu, Osoko Bilkura honek idatziz premiatu dezan Patronatoa, honek eska diezaion enpresari langileekin lan hitzarmenaren konsensu batera ahalik eta azkarren ailegatu dadin. Modu horretaz gaurkotu dezaten 2018tik eguneratu gabe dagoen lan hitzarmena, langileen lan baldintza egokiak denboran ziurtatu dezakeen araua dena.
3.- Aitzinean adierazitako moduan, partaidetza bikoitz hori baliatuz,
Eskatzen dugu Osoko Bilkura honek idatziz premiatu dezan Patronatoa, eska diezazion IDEA zahar etxeko enpresa kudeatzaileari, fidelki eta aitzakiarik gabe bete ditzan erakunde horrekin, Patronatoarekin, eta baztandar guztiekin hartuta dituen konpromiso ekonomiko eta sozialak. Konpromiso horiek ez betetzea ez baita berria. Adibide garbia dugu IDEAk, aldebakartasunez, langileon balditzetan hobekuntzak suposatzen ahal zuen akordio markora ez aurkeztea erabaki izana. Edo adinekoen zaintzan, pertsonal faltagatik, lan bat edo bertze lehenestea behartzea langileak.