Covid-19aren eragina emakumeen bizitzetan

 



Datorren astelehenean, otsailaren 15ean, atsaldeko seietan Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean ondoko solasaldia izanen dugu: "Covid-19aren eragina emakumeon bizitzetan, Baztango Talde Feministak antolatuta.

Jone Arrazola Maiztegi izanen da hizlaria. Oñatin jaioa, Gizarte eta Kultur Antropologian graduatua da eta ‘Emakume eta gizonen arteko berdintasuna’ masterra egina du, biak Euskal Herriko Unibertsitatean. Emagin Elkarteko ikerlaria da, eta bere ikerketa lerroak memoria historikoa, zaintza lanak eta hirigintza dira. Bere lehen liburua argitaratu du: Oñatiko emakumiak errekadutan. XX. mendeko merkataritzaren etnografia feminista bat (Oñatiko Udala, 2019). Mugimendu feministako kidea da.