Pasabideen itxiera salatuko da Izpegin larunbatean

 


Duela aste batzu eman du Pirinio Atlantikoetako prefeturak Euskal Herriko hainbat pasabidetan muga hesteko manua. Azpimarratzekoa da ere bai azken hilabete hauetan etengabeko presentzia militarraren inposaketa biztanleeri, okupazio giro bat sortuz.

Bi neurri horien salatzeko, mobilizazio baten antolatzea erabaki du Baigorri eta Baztaneko herritar multxo batek, heldu den ibikoitzean, otsailaren 20an, arratsaldeko 15.30etan, Izpegiko lepoan, elgarretaratze batera deituz.