Pasabideen itxieraren aurrean sinadura bilketa



Urtarrilaz geroztik, ipar eta hego Euskal Herria lotzen dituzten zortzi pasabide itxi dituzte Frantziar eta Espainiar estatuek, «terrorismoaren kontrako borroka» eta migrazioa oztopatzeko argudioak aitzakitzat hartuta.

Horrez gain, neurriz kanpoko presentzia militar eta poliziala areagotu da, zenbait lekutan, Baigorri kasu, setio egoera itogarria jartzeraino.

Euskal herritarren arteko usaiazko harreman familiarra, afektiboa, kulturala, soziala eta ekonomikoa eten egiten dizkigute, inposaketaren bitartez.

Euskal Herria ukatu eta haren barne bizitza baldintzatzeko konplexurik gabe hartu duten erabakia salatu dituzte EHBai eta EHBilduk: "Salatzen dugu, era berean, migranteen kontrako ehiza areagotzen duelako eta eskuin muturreko ideien hegemonia indartzen duelako «terrorismoa» eta migrazioa lotuz.

Autoritarismo eta zentralismoaren aitzinean, inoiz baino behar handiagoa sentitzen dugu nazio eta herri bezala bizitzeko eta erabakitzeko.

Exijitzen dugu pasabideak berriz irekitzea eta dispositibo militar eta poliziala altxatzea".

Gauzak honela, EHBildu eta EHBaik sinadura bilketa abiatu dute eta hemen duzue lotura: