Elizondoko zahar etxeko Langile Batzordeak kontzentrazioa deitu du, datorren igandean, otsailaren 14an, eguerdiko 12.00etan, Elizondoko plazan. "IDEA enpresaren etengabeko mehatxu eta inposizioen ondorioz, berriz ere karrikara ateratzera" behartzen dituztela aipatu dute langileek. Dituzten arazoen zerrenda bat kaleratu dute, hauek azpimarratuz.
- ERTE baten mehatxua.
- Hainbat lanpostu kubritu gabe.
- Enpresaren aldebakarreko erabakia iazko abenduko "paga extra" oraindik ez ordaintzeko.
- Konbenioari buruz solasteko ezetza enpresaren aldetik.
Zaintza duin baten alde eta zahar etxearen defentsan elkartzeko deia luzatu dute azkenik.