Hiru ekimen udaberriari hasiera emanez







Datorren astean egingo diren hiru ekimenen berri eman nahi dizuegu jarraian, zuen interesekoak izan daitezkeelakoan:

Martxoaren 23an, Lolita Chavezen hitzaldia izanen dugu Arizkunenean, 18.30etan hasita. Lolita Chavez K'iché Herrien Kontseiluko kidea dugu, bizitza, lurra eta lurraldearen defensatzailea. Ekimena "Sustraiak bota" izenburupean dator, Mugarik gabe, Mundu bat, Ipes eta Helianto erakundeek antolatuta. Aforo mugatua izanen da.

Aurtengo (H)ilbeltzaren bigarren ekitaldia berriz, martxoaren 26an izanen da, ortziralean: Gorka Arresek Hasier Etxeberriaren inguruan ‘Damian Arrutiren asmazioak’ solasdia eskeiniko du iluntzeko 18:30etan Elizondoko Arizkunenea kultur etxean.

Joan den azaroan Jorge Riechmannek urteroko Landa Begiradak jardunaldien barnean eskaini behar zuen solasaldia Covid19arengatik bertan behera gelditu zen.  Mintzaldi hori martxoaren 27an eginen da, atsaldeko 18:30ean Elizondoko Arizkunenea kultur etxean.

Hitzorduaren aitzakia bere azkeneko liburua izanen da, “Otro fin de mundo es posible”, eta hortik tiraka, solasbide nagusia Soiltasunaren indar eraldatzailea izanen du, klima larrialdi eta krisi ekosozial aldirako balioak.

Jorge Riechmann filosofoa, matematikaria, saiogilea eta itzultzailea, ekologista eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Moralaren Filosofiako irakaslea. 

Aforoa mugatua izanen da eta sarrerako erreserba aitzinetik egin beharko da Kultur Etxean. Antolatzaileak: Energia ona eta Hazitik Hozie.