Aberri Eguna Erratzun ospatuko dugu batera

 


Apirilaren 4ean, igandean, urtero legez, Aberri Eguna ospatuko dugu. Euskal Herria Batera ekimenak egindako deialdiari jarraikiz, Erratzuko plazan ekitaldia eginen da, 12.30etan. Bertan, Gernikako arbola, Txoriak txori eta Ikusi mendizaleak abestiak kantatuko dira bildutakoen artean.   

Horrezaz gain, etxeetako balkoi eta leihoetan ikurriña eta Nafarroako bandera paratzeko gonbidapena egin da.