Gure herrietako parkeak birpentsatzen

 



Euskal Herriko Oinherri egitasmo pedagogikoaren barnean dagoen Kerizu Beretik-ek eta Baztango Udalak jardunaldia deitu dute, apirilaren 17an, goizeko 11etatik aitzin, "Haurren Baztan auzolanean eraiki: gure herrietako parkeak birpensatzen", izenburupean.

Kerizu Beretik eta Baztango Udalarekin batera, Baztango ikastetxe guzien atxikimenduarekin antolatu da eta parkeen eraldaketaz aritzeaz gain, egitasmoaren berri ere emanen da bertan: bertzeak bertze, Kerizu Beretikeko kideak, Maite Azpiazu eta Txema Azkona izanen ditugu hizlari.️

Bizi dugun egoera dela eta, gune segurua izanen da eta baita edukiera mugatua ere. Hortaz, bertaratu nahi duzuenok 689035078 telefonora deitu edo mezua igorri.