Tarifazoari ez!


Gaur, ekintza baten bitartez, LABeko kideek Iberdrolak Donostian duen bezeroendako arreta bulego bat okupatu dute eta bertako eta bertako argindarra herritarren esku jarri dute. Oligopolio elektrikoak langileon pobretze energetikoan duen erantzukizuna salatu eta datozen egunotan deitutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin nahi izan dute horrela.