Ilbeltzaren 24tik 30era (H)ilbeltza




2022ko (H)ilbeltzaren inguruan berri onak ditugu. Betiko formatura itzuli dira, ohi bezala ilbeltzean eta aste batez ospatuko da Baztanen (H)ilbeltza, Euskal Nobela Beltzaren Astea. Vlll. edizioa izanen da 2022ko hau eta data ilbeltzaren 24tik 30era.

Egitaraua prest dute, honakoa: 

24, astelehena: Idazleekin solasean, IV. (H)ilbeltza bekaren irabazlea: Koldo Biguri ‘Agur, maitea, ikusi arte’. Massimo Carlottoren ‘Arrivederci amore, ciao’ nobela beltzaren itzulpenarekin. 19:30ean Arizkungo Medikuaren etxean.

26, asteazkena: EUSKAL GAIZKILEAK podcasta. Beñat Hach Embarek-ek zuzenduriko solasaldia. 19:00etan Anizko Mendiarte elkartean.

28, ortzirala: Marga Andurain abenturaren gurpilean solasaldia Ainize Madariagaren eskutik. 19:00etan Elizondoko Arizkunenean.

29, larunbata: 11:00etan mahai-ingurua: BELTZAK ARGITARA. Hondar Ahoak (H)ilbeltzan, Marian Fernandez eta Koldo Almandozekin. Elizondoko Arizkunenean. 

14:00etan Bazkaria Erratzuko elkartean. Bazkal ondotik, Itxaro Bordaren ‘Euri zitalari esker’ liburuaren aurkezpena. Ane Gartzia gidari.

Iluntzean, Susmagarrien gaua. Erratzun barna.

30, igandea: 11:00etan LUBAKIETAKO OROIMINAK Itzuli beltza. Iruritako plazan. 

19:00etan FRANKENSTEIN AGURGARRIA. Gutun musikatua Victor Frankensteini. Petti eta Ana Galarraga Aiestaranen eskutik.

Bestalde, Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkarteak eta Txalaparta argitaletxeak, elkarlanean, euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko hurrengo (H)ilbeltza bekaren deialdia egin dute. Oraingo honetan, itzulpenaren txanda izanen da.

Itzulgaia: Fred Vargas autorearen Debout les morts eleberria. Saria: 6.000 euro. Epea: 2022ko martxoaren 25a izanen da lanak aurkezteko azkeneko eguna, eta Baztango Udaleko erregistroan egin behar da.