Atzo prentsaurreko baten bidez, Baztan-Bidasoako hainbat eragile sozial eta sindikalek
eskubide sozialen karta aurkeztu zuten Donezteben, martxoak 14ko Iruñeako manifestazioara deitzearekin batean. Erran zutena hitzez hitz:
Idatzi hau sinatu
eta bertaratu garen Lesakako Gazte Asanblada, Berako Gaztetxea, Elizondoko
gaztetxea, Baztan-Bidasoako Ernai,
Etxalarko Gazte Asanblada, ELA,
LAB, Anixe elkartea, Ikasle Abertzaleak, Arantzako Gazte Asanblada, Arantzako
Ekaitza elkartea, Lesakako Arrano elkartea, Berako Espidobaita elkartea, Baztango AEK, Jo ala jo kultur taldea...
Baztan-Bidasoari Euskal Herriko karta sozialaren berri eman nahi diogu eta
bidenabar Martxoaren 14ean Iruñean eginen den manifestazioan parte hartzeko
deialdia luzatu nahi diogu.
Orain bi urte
Euskal Herri osoko hainbertze eragile sozial eta sindikalek, gure estrategia
sozio-ekonomikoan pausu bat aintzinera eman behar zela hausnartu genuen, eta
Madrilek nahiz, EAE eta Nafarroako parlamentuak ezartzen zituzten murrizketen
aurrean eta egoera guzti horrek sortzen ari zituen emergentzia egoera guzti
horiek gainditze bidean tresna edo alternatiba bat behar genuela hausnartu
genuen eta hori da Euskal Herriko eskubide sozialen karta.
Denbora honetan
kartaren edukiak eztabaidatzen egon gara Euskal Herriko eskualde guztietan eta
noski baita Baztan-Bidasoan ere. Eztabaida prozesu guzti honetatik jadanik jaio
da Eskubide sozialen karta, eta orain aintzinetik daukagun lehenengo erronka
Eskubide sozialen kartarekiko ahalik eta atxikimendu gehien eta gizarteratze
handien lortzea da.
Kartak bere
osotasunean gure eredu sozio-ekonomkoa zein izatea nahi dugun zehazten du; hala
nola aurrekontu eta politika fiskal eta
sozialetan sakoneko aldaketak, kalitatezko enplegua sortzeko politikak,
Jendearen parte hartzea bermatzeko neurriak, bizitzaren jasangarritasuna eta
ongizatea bermatzeko neurriak, demokrazia eta eskubide kulturalen defentsa eta
horrekiko konpromisoa, emakumearen kontrako bortizkeriaren kontrako neurriak,
euskara eta kulturaren normalizazioa eta abar luze bat.
Aipatu testuinguru
honetan eta atxikimendu lortze nahiz gizarteratze helburu horrekin, eskubide
sozialen kartak manifestazioak deitu ditu Martxoaren 14ean Bilbon nahiz
Iruñean. Gure iritziz nafarrontzat Iruñeako deialdi honek garrantzi berezia
hartzen du Nafarroan bizi dugun egoera kontutan hartuz. Gauza aunitz gertatu
dira Nafarroan azken urte hauetan, enplegu suntsiketa basatia, administrazio publiko
osoan egoniko murrizketak, ospitaletako sukaldeen pribatizazioa eta honek
guztiak suposatu zuen guztia, CAN auzia eta UPN-ren ustelkeria kasu guztiak eta
azken asteotan Osasuna auzia.
Honek guztiak
Nafarroako jendartearen gehiengo bat erregimenak suposatzen duen guztiaren
kontra agertzea ekarri du, eta aldi berean Nafarroan sakoneko aldaketa baten
nahia. UPN-CEN-Opus Deiren erregimena erortzeko puntuan dago, eta sakoneko
aldaketa sozialak eta Nafarrok gai garrantzitsuenetan erabakitzeko eskubidea daukagula
aldarrikatu dugunok behatz punttekin ukitzen dugu Nafarroan aldaketa, eta
aldaketa hori eman dadin Martxoaren 14an indar erakustaldi bat egitea
ezinbertzekoa da. Ezinbertzekoa dela diogu, alde batetik indar erakustaldi
batek erakutsiko duelako Nafarroan sakoneko aldaketa sozio-ekonomikoa eta beraz
UPN gobernutik botatzea atzera ezina dela erakutsi dugulako, eta bertzetik
aldaketaren alde gaudenok garbi utziko dugula Nafarroan behar beharrezkoa den
aldaketak nondik joan behar duen erakutsiko dugulako, eta horrela gertatu dadin
kalean borrokatzen egonen garela.
Beraz aipatutako
guztiarengatik hemen bildu garen guztiok Baztan-Bidasoakojendarteari deia
luzatzen diogu alde batetik eskubide sozialen kartaren dinamiketan parte
hartzeko, eta lehenengo mugarri bezala Martxoaren 14ean 17:30tan Iruñeako
Antoniutti parketik aterako den manifestazioan parte hartzera deitzen diogu.