Baztango Zahar Etxeko langileak elkarretaratzerat deitu dute biharko, joan den ortzegunean batzar bat egin ondotik horrela erabakita.
Mobilizazio honen arrazoia pairatzen dituzten lan baldintzen aintzinean protesta egitea da: lan zama, murrizketak, eskubide urraketak... Egoera jasanezina da eta nahikoa dela erran nahi dute. Langileak eta bertan dauden erabiltzaileen ongizatea jokoan dagoela agertu dute.
Honengatik guztiagatik Baztango jendartea mobilizazioan parte hartzera deitu dute, langileon baldintza duinen alde, eta Zahar Etxean eman beharreko kalitatezko zerbitzu publiko baten alde.
Baztango Zahar Etxean lan zama eta murrizketak gehiago eta lan eskubide guttiago! Aski da!

- NOIZ: Uztailaren 3an, 19:30ean
- NON: Elizondoko plazan