Aitzineko astean Baztango Udalak bere eskumenekoak diren hainbat
bide breaztatzeko lanak 84.939 euroan (BEZ gabe) “Construcciones Boreste SA”
enpresari eman dizkio.
Bide hauek Baztango auzo eta baserri desberdinetarat doaz eta
herritarren guttieneko ongizatea bermatzeko beharrezkoak dira.
Modu horretan Bagorditik Orabideko bidean 1,5 km.ko tartea
breaztatuko da, Azpilkuetako Zuaztoi auzoan, auzoraino gelditzen diren 130m eta
Elizondoko Agerrea alderdian 1,8 km.
Lan hauek egiteko udalaren hasierako aurrekontua 108.300 eurokoa
zen (BEZ gabe), lanak emateko egin zen prozedura irekian eskaintza hoberena
“Construcciones Boreste, SA”k 84.939 euroan egin zuen eta lanak beretako izan
dira. Prozedura ireki honetarat hiru enpresa aurkeztu ziren.
Lanak iraileko bigarren astean hasiko dira.