Hazitik hozie elkarteak urriaren 6an Irunberriko Josenea belar
haztegi eta ekoizpen enpresa sozialerat antolatutako bisitaldia bertan behera
utzi du. Egun horretan Baztango oraingo eta lehengo legealdiko alkateek
Nafarroako auzitegi nagusian Lekarozko Aroztegiako promotoreek paratutako
salaketarengatik deklaratu beharko dutelako.
Hazitik Hozie elkartea Baztango sozioekonomia bulkatzeko sortu
zen, ekonomia herritar, kooperatibo eta bertokiratua. Denbora guztian horri
buruz lanean aritu da mintzaldi eta mahai-inguruak antolatuz, ikastaroak,
Elutseko fruta-arbolen mindaitza-komunala…
Aroztegiako proiektuari buruz Elizondon maiatzan egin zen
manifestaldirat atxekitu ginen Aroztegiako PSIS gelditzeko eta herri galdeketa
egiteko eskatuz. Eskari demokratikoa zinez.
Agerikoa denez Aroztegiko proiektu urbanistikoa huts egin duen
eredu sozioekonomiko baten erakusgarria da, Baztango orainaren eta geroaren
kontra egiten duena. Euporako landa eremu aitzinatuetan tokiko ekonomia bertze
bideetatik bulkatzen ari dira eta Baztanek bide horretatik ibili beharko luke
enplegua sortuz, kohesio soziala indartuz gure ingurunea arrazoibidez baliatuz.
Gauzak horrelak Aroztegiako proiektu urbanistikoari buruzko
eztabaida soziala ixilaratzeko eta proiektuaren kontra direnak kriminalizatu
eta beldurtzeko enpresa promotoreak abiatu duen salaketa judizial kanpainaren
erdian, Hazitik Hozie elkarteak:
- Urriaren 6ko Joseneako bisitaldia bertan behera uzten du ondoko asterat, ortzegune 13, gibeleratuz.
- Salatutako guztiei elkartasuna adierazten die
- Urriaren 6an Iruñeko Auzitegi Nazionalean goizeko 9:30tan eginen den elkarretaratzean parte hartzeko deialdiarekin bat egiten du.