Iñake Irastorza eta Ane Gabarain Bi izarren kalenturak antzerki-obra bi emakumen arteko maitasun/gorroto sentimenduen talka eta norgehiagokaren kontaketa da, komedia klabean.
Iñake Irastorza eta Ane Gabarain protagonista dituen antzerki munduari buruzko satira umoretsu eta ozpindu honek komedia onenaren Molière saria jaso zuen eta Victor Haïm egileak ere, autore onenaren saria.
NOIZ: Ilbeltzaren 29a 19:00etan
NON: Iruritako gizarte bilgunean