TUPPERAK ARRAINDEGIAN KANPAINAREN BALORAZIO POSITIBOA

Tuperrak arraindegietan erabiltzeko kanpainaren balorazio positiboa egin dute Baztango Udalak eta Bortziri eta Malerrekako Mankomunitateek. Eguberrietan amaitu zen kanpainaren barnean 2.000 tuper baino gehiago banatu eta eskualdeko arraindegiak urdinez jantzi dira.

Baztango Udalak eta Bortziri eta Malerrekako Mankomunitateek, Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen baitan, arraindegietan sortzen diren plastiko eta paper hondakinak saihesteko tupperrak banatu zituzten joan den urte akabailan. Orduan aipatu zen bezala, kanpainaren helburu nagusia hondakinak sortzearen arazoei buruzko gogoeta eragitea, eta erosketak egiterakoan hau kontutan hartzea zen, gure erosteko ohiturek eta erosketak egiteko moduek eragin haundia bait dute sortzen dugun hondakin kantitatean.

Azaro akabailan hasi zen tuper banaketa eta kanpainak iraun duen bitartean 2.000 tuper baino gehiago banatu dira. Honen ondorioz ohikoa bihurtu da gure eskualdeko arraindegietan bere tuperrarekin erosketa egitera doan jendea ikustea eta honi esker azken hilabete honetan eskualdeko milaka erosketetan paper eta plastikoaren erabilpena sahiestea lortu da. Prentsa ohar
honen bitartez erakunde bultzatzaileetatik partehartzaile guztiak eskertu nahi ditugu hondakinen murrizpenean egin duzuen eta egiten duzuen aportazioagatik. Eskertzekoa da herritarren partehartze eta inplikazioa baina eskertzekoak dira baita ere eskualdeko arraindegiek kanpaina hau aitzinerat eramateko emandako laguntza eta erreztasunak. Eskermila denei!

Egitasmo honen baitan, tuperraren erabilpenak hainbat erosketa bono eskuratzeko aukera ematen zuen eta hala, eskualdeko arraindegi bakoitzean gastatu ahal izateko bono bana zozketatu da parte hartzaileen artean. Erosketa bono hauek, Baztango Udalak eta Bortziri eta Malerrekako Mankomunitateek egindako aportazio ekonomikoari eta eskualdeko arraindegi gehienek gehiturikoari esker banatu ahal izan dira.

Hauek izan dira zozketaturiko bonoak eta hauen irabazleak:
o ARRAIOZKO SIMPLY ARRAINDEGIA (50€ko erosketa bonoa): Maria Josefa Oronoz
o ELIZONDOKO BM ARRAINDEGIA (50€ko erosketa bonoa): Iñaki Bengoetxea
o ELIZONDOKO EROSKI ARRAINDEGIA (50€ko erosketa bonoa + 2kgko ganbon kaxa): Fco. Javier Olondriz
o ELIZONDOKO BIDEGAIN ARRAINDEGIA (50€ko erosketa bonoa + izoztuen sorta): Feli Elizagoyen
o BERAKO AMALEUN ARRAINDEGIA (60€ko erosketa bonoa): Miguel Pérez
o BERAKO TXALUPA ARRAINDEGIA (60€ko erosketa bonoa): Mª Ángeles Retegui
o LESAKAKO ALIPROX SUPERMERKATUKO ARRAINDEGIA (60€ko erosketa bonoa): Txaro Bengoetxea
o LESAKAKO MAITE ARRAINDEGIA (60€ko erosketa bonoa): Garbiñe Noble
o LESAKAKO MIQUELAJAUREGUI ARRAINDEGIA (60€ko erosketa bonoa): Milagros Mendiberri
o ETXALARKO AMALEUN ARRAINDEGI IBILITARIA (60€ko erosketa bonoa): Marta Maia
o DONEZTEBEKO BENI ARRAINDEGIA (40€ ko erosketa bonoa. Otsailean bertze 20€ zozketatuko dira): Pili Santxotena
o DONEZTEBEKO SUMA SUPERMERKATUKO ARRAINDEGIA (40€ko erosketa bonoa + izoztuen sorta): Ana Alegria