BAZTANDAR NEKAZARIEK ZUDAIREKO PIRINIOTAR ARRAZAKO BEHI-USTIATEGIRAT BISITA EGIN DUTE


Elizondon egiten den Piriniotar arrazako behien txapelketak 30 urte betetzen dituela-eta, Baztango Udalak eta Aspinak, urtebetzea ospatzeko Ameskoan dagoen Iñigez anaien Zudaireko behitegirat bistaldia antolatu zuten atzo. Iñigeztarren behitegiaren berezitasuna behitegi guztia intseminazio artifilizarekin eramaten dutela da, zezenik gabe; horrek, genetika hobe kontrolatzeko aukera ematen die. 

Atzo egindako bisitaldian berrogeita hamabortz nakezarik parte hartu zuten. Goizeko 8tan Elizondoko plazatik abiatu eta Zudairerat joan ziren. Bertan Iñigiztarrekin, INTIA eta Aspinako teknikariekin ustiategia eta lana egiteko moduak ezagutu ahal izan zituzten. Denera piriniotar arrazako 300 buru dituzte, horietarik 200 behiak eta gainerakoak aratxeak eta migak. Estentsiboan lana egiten dute nahiz intseminatzeko aldian behiak behitegian kontu. Behiak  ernari direlarik belairat igortzen dituzte. Horretarako etxaldean inguruko belaiak ibiltzen dituzte eta udal aldean Urbasako larreak. Gainerakoan behi erdi berriak eta aratxe sortu berriak barnean kontzen dituzte eta egunean bi aldiz errapea ematen diete. Baztanen, erditu orduko behia eta aratxe kanporat igortzen dituzte. Gaur egun Iñigiztarren behitegiak hiru laguni lana ematen die.

Behitegia bisitatu ondotik Urbasarat hurbildu ziren bertako larreak eta behiak alhatzen dituzten tokiak ikustera. Bazkalondoan etxerat itzuli ziren.